Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Galbraith, John Kenneth

Estatu Batuetako ekonomialaria eta diplomatikoa (Fayette, Pensilvania, 1908 - Massachusetts, 2006). 1975. urtera arte Harward-eko Unibertsitateko irakasle izan zen. Estatu Batuetako ekonomiari buruzko saiakerak idatzi zituen: American Capitalism (1952, Ameriketako kapitalismoa), The Liberal Hour (1960, Liberalismoaren tenorea), Dirua, nondik heldu eta nora joan zen (1975). The Affluent Society (1958, Gizarte oparoa) liburuan, zerbitzu publikoen eta alor pribatuaren arteko desoreka salatu zuen. Aginpidearen anatomia liburuan, aginpidearen ezaugarriei buruzko gogoeta egin zuen. Kennedy lehendakariaren aholkulari izan zen, eta Estatu Batuetako enbaxadorea Indian (1961-63).