Galdan
Koros edo Oirat-eko khan mongoliarra (1645-1697). Armak hartu eta Asia erdialdeko eskualde asko menderatu zituen, Mongoliako beste leinu batzuen aurka borroka asko egin ondoren. 1690ean Txinari eraso zion, baina alferrik, Txing dinastiako mantxuriarrek menderatu baitzuten Pekingo jesuiten artilleriari esker (1696).