Fréchette, Louis-Honoré
Kanadiar idazlea (Levis, Quebec, 1839 - Montreal, 1908). Legegizona zen eta politikan hartu zuen parte; Ottawako Parlamentuko oposizioko kide liberala izan zen 1874etik 1878a arte. Zenbait egunkari sortu zituen eta politikako (kontserbadoreak) eta literaturako (tradizionalistak) etsaiei kontra egiteko La Voix d’un exilé (1868) poesia bilduma argitaratu zuen. Beste zenbait poesia bildumaren ondoren, La légende d’un peuple (1887) argitaratu zuen, Ipar Ameriketako ikuspegiak bikain deskribatzen dituen lana. Umorezko prosa landu zuen, Originaux et Détraqués ipuin bilduma ezagunean (1892).