Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frederika

Danimarkako hiria eta portua, Jutland-eko itsasertzean. 28.700 biztanle. Kimika, ehungintza eta tabako lanak.  v  Historia. Frederiko III.ak eraiki zuen 1650ean. 1848-1849 bitartean setiatu egin zuten baina setioari eutsi egin zion eta Berlingo bakea izenpetu ahal izan zuen (1850). Austriarren mendean geratu zen 1864ean.