Frai Diego Lizarrakoa
(Diego Ballesteros y Cruzas benetako izenez) Nafar idazlea eta aszeta (Lizarra, 1524 - Lizarra, 1578). Frantziskotarra zen. Eboliko printzearen kontseilaria eta gorteko predikaria izan zen. Aszetikako obrak idatzi zituen, besteak beste, De la vanidad del mundo (1565), Cien meditaciones devotísimas del amor de Dios (1578).