Frauenhofer, Joseph von
Alemaniar fisikaria (Straubing, 1787 - Munich, 1826). Eguzkiaren espektruan marra ilunak aurkitu zituen (Frauenhofer-en marrak) eta 576 zehaztu zituen. Argiaren difrakzioa aurkitu zuen ondoren, eta izarren espektru sailkapena finkatzeko erabili zuen. v Fraunhofer-en marrak. Astr. Eguzkiaren fotosferaren espektruan dauden xurgapen marrak. Fraunhofer-ek aztertu zituen 1814. urtean. Lerro horiek elementu kimikoen igorpen espektruetan azaltzen diren marrekin bat egiten dute kokaeran. Lerrook aztertuz Eguzkiaren atmosferaren osaerari buruzko informazioa lor daiteke.