Frazer, Sir James George
Eskoziar etnologoa (Glasgow, 1854 - Cambridge, 1941). Pausanias (1898) eta Ovidioren Fasti (1929) obrak itzuli zituen eta haien exegesian, antzinako Greziako eta Erromako gizarteen antropologia ikerketa egin zuen. Baina totemismoari eta exogamiari (Totemism and Exogamy, 1910) eta erlijioari buruzko ikerketak egin zituen batik-bat. Haren lan nagusiak The Golden Bough (1890, Urrezko adarra, bi liburukik osatua) eta The Fear of the Dead in Primitive Religion (1933-39, Hilen beldurra erlijio primitiboetan, hiru liburuki) dira; antzinako mito eta errituen, folklorearen eta ohituren bilduma laburra eman zuen aditzera liburu horietan.