Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fratria

iz. Hist. Aintzinako grekoen artean, tribu bateko azpisaila, exogamiaz ezkontzea eta sorterri berekoak izatea ezaugarri zituena. Genos-a baino zabalagoa eta file-a baino murritzagoa zen.  v  Antropologian, klana edo ahaide taldea; antzinako sinismen komun batek edo antzeko errituak ospatzeak elkartzen ditu, askotan odoleko loturak galduta badituzte ere. Adibidez, Australiako zenbait tribuk totem bera gurtzen du janari ugaritasuna eskatzeko.