Frappier, Armand
Kanadar mikrobiologoa (Salaberry-de-Valleyfield, Québec, 1904 - 1991). Montréaleko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. BCG (bacille Calmette-Guérin) txertoa, tuberkulosia eta haurren leuzemiari buruzko ikerketak egin ditu batez ere. BCG txertoaren eraginkortasuna frogatzen aurrenetakoa izan zen. Montréaleko Mikrobiologia eta Higiene Institutua sortu zuen, Institut Armand-Frappier deitua 1975. urteaz geroztik.