Frantziska Erromatarra, santua
(Francesca de Bussi di Leoni) Dama erromatarra, Lorenzo Ponzianiren emaztea (Erroma, 1384 - 1440). Eskuzabala zelako zen ezaguna (bereziki 1413-1414. urteetako izurritean). 1436an alargundu zen, eta San Benitoren arauak hartuz berak sortu zuen Olibeteko oblaten kongregaziora erretiratu zen (Tor de Specchi-ko komentura). v Jaieguna, martxoaren 9a.