Frantzisko Fernando Habsburgekoa
Austriako artxidukea (Graz, 1863 - Sarajevo, 1914). Frantzisko Josef enperadorearen iloba eta haren oinordeko izan behar zuena. Gudarostearen eta elizaren aginpide tradizioen aldekoa zen, eta austro-hungariar bikoiztasunaren kontra eta federazioaren alde azaldu zen, hegoaldeko eslaviarrei leku gehiago emateko. 1913an gudarostearen begirale nagusi izendatu zuten. Sarajevon hil zuen 1914eko ekainaren 28an bosniar batek; hori izan Lehen Mundu Gerra piztu zuten arrazoietako bat.