Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

frantzio

iz. Kim. Gai bakuna (Fr; at.-z. 87; at.-m. 223, balentzia 1). 1939. urtean aurkitu zuen Perrey-k. Metal alkalinoa da, arraroa eta aldakorra. Elementu horren 22 isotopo erradioaktibo ezagutzen dira. Isotoporik egonkorrena, frantzio 223-a, 21 minutuz bizi da, batez beste. Aktinio 227-aren desintegrazio erradioaktiboaren emaitza da. elementu kimiko guztietan elektropositiboena da.