Frank, Waldo
Estatu Batuetako eleberrigile eta saiakera idazlea (New Jersey, 1889 - New York, 1967). Bi urtez The Seven Arts aldizkariaren zuzendari izan zen, “Amerika berri sozialista bat, arteak eraberritua” bultzatzeko asmoz. Marxista erromantikoa zen eta Espainia, Frantzia, SESB eta Hego Ameriketan zehar ibili zen. Bere eleberri eta saiakeretan joera etiko nabaria erakutsi zuen. Obra nagusiak Our America (1919, Gure Amerika), In the American Jungle (1925-1936, Ameriketako oihanean), The dark mother (1920, Ama iluna), Island in the Atlanthic (1919, Uhartea Atlantikoan).