Fränkel, Leo
Hungariar iraultzailea (Budapest, 1844 - Paris, 1896). Londresa erbesteratu zen eta han K. Marx ezagutu zuen; Langileen Nazioarteko Elkarteko (Lehen Internazionaleko) Kontseilu Nagusiko bazkide izan zen. Parisen bizileku hartu zuen (1867), eta XIII. barrutiko diputatu izan zen; Parisko Komunaren garaietan (1871), Laneko eta Industriako ordezkari kargua hartu zuen. Heriotz zigorra eman ziotenean Londresa ihes egin zuen. Berriro Hungariara itzuli eta langileen lehen batzarrak eratzen aritu zen. Bere aberrian aldi batean espetxeratua egon ondoren, erbesteratu eta Parisen hil zen.