Francis, Dick
Britainiar idazlea (Tenby, Gales, 1920). Misteriozko eleberriengatik ezaguna. Dick Francisen liburuetan heroi bilakatzen diren gazte arruntak izaten dira protagonista. Gazteok ez dira detektibeak, baina misterioren bat argitu beharrean aurkitzen dira beti. Francisen thriller horiek arrakastaren gakoa hizkera fresko garbia eta pertsonaien eta suspensearen erabilera bikaina dira. 1948-1957 bitartean Ingalaterrako jockey onentsuenetako bat izan zen eta bere eleberrietan beti islatzen da zaldi lasterketetako giro hori. 1957-1973 bitartean zaldi lasterketetako berriemaile gisa lan egin zuen Londresko Sunday Express egunkariarentzat. Lan nagusiak: Dead Cert (1962), Reflex (1981), Banker (1983), Straight (1989), Nerve (1964), Rat Race (1971), Twice Shy (1982), Comeback (1991), Decider (1993), Field of Thirteen (1998), The Sport of Queens (1957).