Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fotino

Greziako heretikoa, Antziran jaioa (K.o. 376). Sirmio eta Panoniako apezpiku izan zen. Bi pertsona Jainkozkoen, Aitaren eta Semearen arteko bereizkuntza ukatu zuen, Hitza jainkozko sustantziaren zati bat besterik ez zela esanez. Antiokiako Kontzilioan heresia hura gaitzetsi zen eta, ondoren, Fotino erbesteratu.