fotoelektriko
izond. Fotoelektrizitateari dagokiona. Zelula fotoelektrikoa: fotoelektrizitateaz baliatzen den zernahi gailu. v Efektu fotoelektrikoa. Irrada elektromagnetikoek metal bat jotzean elektroiak jaregitea ezaugarri duen gertaera. v Zelula fotoelektrikoa. Elektroi hodia; alde batetik argitara jartzean, elektroiak igortzen dituen katodo fotosentibera du, eta bestetik, haiek jasotzen dituen katodoa. Argirik ezean ez dago inolako korronterik anodoaren eta katodoaren artean, ez baita elektroirik igortzen. Argiak elektroiak kitzikatzean, anodoak erakartzen ditu korronte bat eratuz. Hodi horiek kontrol sistemetan erabiltzen dira. Elektrodo biren arteko argi sorta etetean zirkuitu bat jartzen da martxan eta, adibidez, ate bat zabaltzen da. Hodiok fotometrian eta espektroskopian ere erabiltzen dira.