Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fotoelastikotasun

iz. Fis. Presiopean edo indarpean jarritako zenbait gai gardenek (kristalak, plastikoak) bi aldiz errefraktatuak izateko duten gaitasuna. Gaiak argi polarizatura jartzean beren barneko indar eta tentsioak ikusgai gertatzen dira; zenbat eta handiagoa izan tentsioa, hainbat argiago ikusten da gune hori. Batez ere gurpil horztunek, zutabeek edo makina edo eraikuntza bateko edozein piezak jasaten dituen indar eta tentsioak aztertzeko erabiltzen da fotoelastikotasuna. Egitura mekaniko opakoen tentsioak aztertzeko egitura horien plastikozko moldeak egin eta argi polarizatura jartzen dira.