fosfina
iz. Kim. Hidrogeno fosfuroan (H3P) hidrogeno baten edo bat baino gehiagoren lekuan erro karbonatuak ipiniz lortzen den konposatu kimikoa. Fosfinek aminen tankerako egiturak eta tasunak dituzte eta horien antzera prestatzen dira. Fosfina aziklikoak likido lurrunkorrak dira eta oso usain sarkorra dute. Fosfina ezagunetako bat trimetilfosfina da: (CH3)3P.