fosfato
iz. Kim. Azido fosforikotik eratorritako gatza. Bere egituran PO4 taldea eta metal alkalino edo lurralkalinoak dituzte. Molekulan dituzten metal kopuruen eta hidrogeno edukiaren arabera konposatu monobasikoak, dibasikoak edo tribasikoak eratzen dituzte. Fosfato naturalen artean ezagunena eta garrantzitsuena fosforitan ugari aurkitzen den ortofosfato kaltzikoa da: Ca3(PO4)2. Fosfato artifizial asko daude. Harrien osagai izaten dira, eta azido fosforikoa, botikak, garbikariak etab. lortzeko erabiltzen da.