Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fosfageno

iz. Biokim. Energia potentzial handiko fosfato hornidura duen gai kimiko konposatua. Fosfagenoak giharren osagai arruntak dira, eta giharrak uzkurtzeko behar den energia ematen dute. Ornodunetan izaten dena fosfokreatina da eta ornogabeena fosfoarginina. Garrantzi handiko eginkizuna betetzen dute metabolismo organikoan, molekuletako loturetan energia pilatuz eta ondoren ATP/ADP sistemari emanez.