Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Forssmann, Werner

Kirurgialari alemana (Berlin, 1904 - Schopfheim, 1979). Düsseldorfeko Unibertsitateko irakasle izan zen. 1929an, bihotzeko kateterismo saioak egin zituen bere buruarekin, eta handik urte batzuetara, 1941ean, Richard eta Cournard medikuek praktikara eraman ahal izan zuten hark landutako teknika. Teknika horri esker bihotzeko eritasunen diagnostikoa egiten da, eta odol presioa eta bihotzaren barneko beste konstante batzuk neur daitezke. 1956an, Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, aurreko bi medikuekin batera.