Fortun Gartzeiz
(«Begibakarra» deitua) Nafarroako erregea 882-905 bitartean, Gartzea Enekoitz eta Andre Urrakaren semea. Muhammad I.a Kordobako bosgarren emirrak preso eduki zuen Kordoban 860-882 bitartean. Bost seme-alaba izan zituen: Eneko, Aznar, Blasko, Lope eta Oneka. Orti Gartzeizen garaiko Iruñeko Erresumak Kodes mendizerratik Lizarra, Gares eta Artederretatik igaroz, Peña mendizerrarainoko eta ziur asko, Aragoi ondoko Zangoza eskualdera bitarteko lurraldeak hartzen zituen. 905. urtean Antso Gartzeizek Iruñea hartu zuenean Orti Gartzeiz Leireko monasteriora bidali zuten eta bertan eman zituen azken egunak.