foronideo
izond. Zool. Hodietan, banaka edo taldean bizi diren animalia protostomo batzuez esaten da. Ur txikiko itsas hondoetan ematen dute bizitza. Isurtzen dituzten hondakinez eratzen dituzte babes hodiak. Gorputzez luzexkak, eta zizare itxurakoak izaten dira; aurreko aldean, ferra itxurako egitura bat dute, biribilean bilduriko luzakinez hornitua.