Forrest, John (I baroia)
Australiako esploratzaile eta politikaria eta lehen britainiar parea (Bunbury, 1847 - itsasoan, 1918). Topografia zerbitzuan sarturik espedizio baten buru izan zen Australiako kontinentera. Australiaren autonomia lortu zenean, lehen gobernua eratu zuen (1890), eta jarraian Lehen Ministro (1890-1901), Defentsa ministro (1901-1903) eta Barne ministro (1903) izan zen. Liburu batzuk ere idatzi zituen bere ikerketei buruz.