Foronda
Gasteiz hiriko aldiria (Araba). 34 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XIX. mendean galdu zen. Aipagarriak dira San Martin parroki eliza, hilerriko kapera bihurtu den San Kristobal ermita zaharra eta infanterriko dukearen dorretxea. Udalerriaren eremuetan dago Forondako nazioarteko aireportua. 1980. urtean inauguratu zuten eta 3.500 km-ko luzera du. Lehen mailako aireportua da. Foronda udalerria izan zen 1974. urtean Gasteiz hiriarekin bat egin arte.