Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Orti Enekoitz

Eneko Aritzaren semea, Abd-al-Rahmanek 843. urtean Iruñearen aurka egin zuen erasoaldian hila. Urte horretan, Abd-al-Rahman emirra, Muhammad eta Al-Mutarrif semeekin batera, Iruñeko Erresuman sartu zen, eta Iruñetik Muza ibn Muza edo Banu Kasi eta Orti Enekoitz irten ziren haiei aurre egin asmoz. Gudua irailaren bukaeran gertatu zen eta bertan arabiarrak nagusitu zitzaizkien Banu Kasiren eta Orti Enekoitzen jarraitzaileei. Abd-al-Rahman emirrak Orti Enekoitzen eta beste buruzagi ospetsu zenbaiten buruak bidali zituen Kordobara.