Fischer von Erlach, Johan Bernhard
Austriar arkitekto, dekoratzaile, eskultore eta arte historialaria (Graz, 1656 - Viena, 1723). Berniniren lantegian ikasi zuen Erroman, eta Vienan hasi zuen bere arkitekto ibilbide ospetsua. Italiako barrokoaren ikaskizunak bereganatu ondoren bere estilo berezia landu zuen, arranditsua, enperadorearen indarra eta Eliza Katolikoa goraipatzeko. Era horretan, Austriako arte barrokoaren sortzaile nagusietako bat bilakatu zen. Lehen obretan Borrominiren eragina nabari zaio (Hirutasun Santuaren eliza, Salzburgon, 1694-1702; Michael II.a Althan kondearen gaztelua, Frain, Moravia); ondoren Versailles hartu zuen eredu Schönbrunn gaztelua egiteko. Zenbait jauregi eta jauregitxo ere eraiki zituen, Schwarzenberg jauregia adibidez (1697-1715). Antzinako arkitektura ere aztertu zuen eta San Karlos Borromeo elizan (Viena, 1716-1732) ausardia handiz erabili zituen erromatarren arkiteturatik hartutako gaiak (Trajano eta Antoninoren zutabeak). Arkitektura historikoa (1721) liburua argitaratu zuen, arkitekturaren historiari buruzkoa.
- FIS
- Fisac, Miguel
- fisalia
- fisalido
- fisalis
- Fischer von Erlach, Johan Bernhard
- Fischer, Edmond Henri
- Fischer, Ernst Otto
- Fischer, Johan Michael
- Fischer, Raymond
- Fischer, Robert James