Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fischer, Raymond

Frantses arkitektoa (1898 - 1988). Parisko Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen, baina ez zituen ikasketak bukatu eskola hori gustukoa ez zuelako. Adoff Loosekin lan egin zuen Parisko Tristan Tzara etxeko lanetan. Frantziako arkitekto abangoardistetako bat izan zen. Le Corbusierren ikasle izan zen. Lanen artean ditu, besteak beste, Jacques Nam margolariaren lantegia (1924), Boulogne-sur-Seine herriko Belvédère kaleko hotela (1925) eta Mme Lubin jostunaren etxea (1930). L’Architecture d’aujourd’hui aldizkariko erredakzioko partaide izan zen eta hainbat artikulu idatzi zituen. François Heep poloniarrarekin eta Jean Welz austriarrarekin lan egin zuen.