Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fischer, Ernst Otto

Alemaniar kimikaria (Munich-Solln, 1918). Municheko Unibertsitate Teknikoan lortu zuen kimikako doktoregoa (1952). 1954an venia docendi lortu zuen unibertsitate horretan, eta 1957an kimika inorganikoko katedra. Wissenschaftengo Bayerische akademiako kidea da, eta Austriako Zientzia Akademiako eta Göttingengo Zientzia Akademiako kidea ere bada. 1973an Kimikako Nobel saria lortu zuen, atomo metalikoek eta molekula organikoek dituzten erlazioari buruz G. Wilkinsonekin egindako lanengatik.