Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fischer, Edmond Henri

Estatubatuar biokimikaria (Shanghai, Txina, 1920). 7 urte zituela gurasoek Suitzara bidali zuten ikastera. Genevako Unibertsitatean egin zuen kimikako doktoregoa. 1953tik aurrera Edwin Krebsekin lan egin zuen Washingtongo Unibertsitatean. 1992an Medikuntzako Nobel saria jaso zuen Krebsekin batera, zelularen oinarrizko mekanismoei buruz 1950eko hamarkadan egin zituzten aurkikuntzengatik, eta batez ere, proteinen fosforilazio itzulgarriari buruzko ikerketengatik, minbiziaren eta beste gaixotasun batzuen aurkako borrokan garrantzi handikoak baitira.