Fisac, Miguel
Espainiar arkitektoa (Daimiel, Ciudad Real, 1913 – Madril, 2006). Madrilgo Goi Mailako Eskola Teknikoan ikasi zuen arkitektura (1942). Europako arkitekturaren azken joerak bereganatzen aitzindarietako bat izan da. Aurrefabrikazioa eta industrializazioa erabili zituen eraikuntza metodo gisa. Berak egindako eraikin adierazgarrienen artean hauek daude: Madrilgo Consejo Superior de Investigaciones Científicas erakundearen eraikin nagusia (1942), Danza de Valdés Optikaren Institutu Nazionala (1948); hainbat eliza: Arcas Reales (Valladolid, 1952), Los Dominicos (Alcobendas, Madril, 1955), La Coronación (Vitoria, 1958), Santa Ana (Madril, 1965); azken aldikoak ditu Garvey ardandegia (Jerez, 1967), IBMren eraikina (Madril, 1967) eta La Moraleja etxea (Madril, 1973). Horrez gainera, hainbat liburu argitaratu zituen: La molécula urbana (1969), Mi estética es mi ética (1982)…