Fignon, Laurent
Frantses txirrindularia (Paris, 1960). 1980ko hamarkadan Frantziako txirrindularitza profesionalak izan zuen izar handienetako bat da. Birritan irabazi zuen Frantziako Itzulia (1983, 1984), eta behin, Italiako Giroa (1989). Horiez gainera, beste hainbat sari lortu zituen: Nazioarteko Criteriuma (1982, 1990), Mexikoko Itzulia (1993), Waloniako Gezia (1986), Milan-San Remo lasterketa (1988, 1989) eta Nazioen Sari Nagusia (1989).