Figuera Aymerich, Rafael
Bizkaitar margolaria (Bilbo, 1907). Babcock & Wilcox eta Bizkaiko Labe Garaietan lan egin ondoren, Parisa jo eta Picasso, Dominguez, Clavé eta beste artista asko ezagutu zituen bertan. Bilbon egin zuen lehen erakusketa 1944. urtean eta ondoren Paris, Madril, Bartzelona, Donostia, Gasteiz eta Baionan ezagutarazi bere koadroak. Obra nagusiak: Marineras, Paisaje, Marina dorada, Barcas y redes, primavera, El caballo negro, Entre árboles.