Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Figaro

Beaumarchais idazle frantsesaren trilogiako pertsonaia ezaguna: Barbier de Séville (1775), Mariage de Figaro (1784) eta La Mère coupable (1791). Musikari askok hartu du gaitzat pertsonaia hau: Benda, Dittersdorf, Morlacchi, Portugal, Mercadante. Baina Mozarten Figaroren ezteiak (Viena 1786) eta, ondoren, Rossiniren Il barbiere de Siviglia (Erroma, 1816) operek famatu dute gehien. Maltzurkeria eta bizitasuna erakusten ditu Figarok bi opera horietan.