Figueres i Moragas, Estanislao
Kataluniako politikaria (Bartzelona, 1819-1882). Legegizona zen eta Tarragonan lan egin zuen abokatu gisa. Espainiako Alderdi Errepublikarraren zuzendaritza hartu zuen 1869an. Savoiako Amedeok amore eman eta Gorteak biltzean, Errepublika ekartzen lan egin zuen. Bertako lehendakari hautatu zuten, baina Pi i Margall-en eskuetan jarri zuen postua berehala. 1874ean politika utzi zuen, eta 1880an berriro itzuli zen Alderdi Federal Organikoaren kide zela.