Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Figalia

(Gr. Phigalia edo Phialia; egun, Paulitsa) Pelonopesoko hiria, Mesinian. Iktinok, Partenongo arkitektoak, eraiki zuen Apoloren tenpluagatik ezaguna da (K.a. 430). Erlaizpeko eskulturak, Figaliako marmol ospetsuak, Museo Britainiarrean daude 1814az geroztik.