Ferrer Bolart, Antonio
(«Leizetako gizona» deitua) Bizkaiko espeleologoa (1976. urtean hila). Euskal Herriko espeleologiari buruzko lan ugari eman zuen argitara: Nuestras montañas: notas de alpinismo vizcaíno (1927), Monografía de las cavernas y simas de la provincia de Vizcaya (1943) Cimas españolas (1945) eta Crestas del Duranguesado. Contribución al estudio de la montaña vasca (1947). Bizkaiko Espeleologia Taldeko lehendakaria izan zen 1958. urteaz geroztik.