Ferreira, Virgílio
Portugalgo idazlea (Melo, 1916- Sintra, 1996). Haren lehen eleberriei joera neoerrealista garbia sumatzen zaie (1944, Onde Tudo Foi Morrendo, Oro hiltzen ari zen tokian) eta 1950. urtetik aurrera eleberri psikologikoagoak hasi zen idazten, existentzialismoaren kutsua gero eta nabariagoa zutenak (1954, Manhâ Subemersa, Goiz murgildua; 1959, Apariçâo, Agerpena; 1962, Estrela Polar, Iparrizarra). Apariçâo hartu izan da Virgílio Ferreiraren eleberri hoberentzat. 1990. urtean Pariseko Fémina saria lortu zuen Manhâ Submersa lanak, lan hura argitaratu eta 37 urte geroago. Azken lanen artean, hauek dira aipagarrienak: Na Tua Face (1993, Zure aurpegian), Cartas a Sandra (1996, Gutunak Sandrari).