Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ferrer Guardia, Francesc

Kataluniako politikari eta pedagogo iraultzailea (Alella, 1859 - Bartzelona, 1909). Ruiz Zorrilla buruzagi errepublikazale erradikalaren idazkari izan ondoren, anarkismora jo zuen berehala eta Parisa ihes egin behar izan zuen (1885). Kataluniara itzuli eta Bartzelonako aldirietan eskola laiko errazionalista bat antolatu zuen (1901), eta ondoren argitaletxe bat. Marokoko gerra garaian (1909) apezeriaren kontrako istiluen eragiletzat hartu zuten eta eta fusilatu egin zuten.