Ferrer de Blanes, Jaume
Kataluniako itsasgizona (Vidreras, Girona, XV. m.). Bizitza gehiena Blanesen igaro zuen. 1494ean, Gaztelako gortera deitu zuten, Ameriketako lurrak espainiarren eta portugaldarren artean banatzeko. El vot i parer de Mossen Jaume Ferrer izeneko txostenean (1495), Cabo Verdeko mendebalean 370 legoatara finkatu zuen muga, gerora errespetatu ez zena.