Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ferreiro, Celso Emilio

Galiziako poeta (Celanova, 1914 - Madril, 1979). Gerra Zibila baino lehen hasi zen idazten, baina 1954. urtean argitaratu lehen poema liburu aipagarria eman zuen (O sono sulugado, Amets murgildua). 1962an, gerra ondorengo Galiziako lirikak eman duen poema liburu hoberenetako bat (Longa noite de pedra, Harrizko gau luzea. Liburu horrek eragina izan zuen Gabriel Aresti euskaldunaren obran). Viaxe ao país dos ananos (1968, Bidaia nanoen lurrera), Antipoemas (1972, Antipoemak), Cimenterio privado (1973, Hilerri pribatua) liburuak argitaratu zituen ondoren. Ordura arte, Galiziako lurrari, jendeari eta hizkuntzari loturiko salakuntza izan zen Ferreiroren poesia. Onde o mundo chámase Celanova (1975, Munduak Celanova izena hartzen duen lekuan) obraz aldendu egin zen ordura arteko poesia moldeetatik. Kontakizunak eta eleberri laburrak ere idatzi zituen Celso Emilio Ferreirok (1972, A fronteira infinda, Mugagabeko muga), Ameriketan girotuak gehienak. Gabriel Arestiren obran Ferreiroren eragina nabari da, Longa noite de pedra-rena batez ere.