Ferreira de Castro, José María
Portugalgo idazlea (Salgueiros, 1898 - Porto, 1974). Portugalgo eleberri neoerrealistaren aitzindaritzat hartu izan da. Bederatzi urtez bizi izan zen Brasilgo oihanetan (1911-1919) eta giro hura azaldu zuen bere lehen bi eleberrietan (1929, Emigrantes, Etorkinak; 1930, A Selva, Oihana). Azkeneko eleberrietan, Portugalgo laborarien egoera izan zen Ferreira de Castroren lanetako gaia: Terra Fria (1934, Lur hotza), A lâ e a Neve (1947, Artilea eta elurra), A Curva da Estrada (1950, Bideko bihurgunea).
- ferratu, ferra(tu), ferratzen
- ferratzaile
- ferratze
- Ferré, Gianfranco
- Ferré, Leo
- Ferreira de Castro, José María
- Ferreira, António
- Ferreira, Manuel
- Ferreira, Virgílio
- Ferreira
- Ferreiro, Celso Emilio