Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

feroera

(Feroeraz, Föroyar) iz. Feroe uharteetako hizkuntza, ofiziala eta bakarra lurralde hartan. Hizkuntza eskandinaviarra, ipar germaniarra da, norvegiera zaharraren eta islandieraren antza duena. Venceslaus Ulricus Hammershaimb hizkuntzalari eta folklorezale feroetarrak zehaztu zuen feroera idatzia 1846an. 1912an lortu zuten Feroeko biztanleek elizetan eta eskoletan feroera erabiltzeko baimena, eta 1938an hizkuntza nagusi egin zen hezkuntzan. Ahozko literatura aberatsa dute feroetarrek (baladak). 1965. urtean sortu zen feroeraren Akademia. Oro har, gaurko hizkuntza eskandinaviarretatik urrun xamar dago feroera.