Fernando IIa Borboikoa
Sizilia Bietako erregea 1830-1859 bitarteko urteetan (Palermo, 1810 - Caserta, 1859). Frantzisko I.aren ondorengoa izan zen. Hasieran liberal agertu zen baina gero alde batera utzi zituen joera liberal haiek. 1848an konstituzioa eman zion herriari, baina berehala itzuli zen absolutismora, Austriako Teresa bere emazteak hartara eraginda. 1849an Messina bonbarbatu zuen matxinada bat zapaltzeko (hortik «Bonba-errege» goitizena).