Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernando IIa Habsburgokoa

Germaniar enperadorea 1619-1637 bitarteko urteetan (Graz, 1578 - Viena, 1637). Matias II.a bere lehengusuaren ondorengoa izan zen. Hogeita Hamar Urteko Gerrari hasiera eman zion Bohemiako matxinadak harrapatu zuen. Erregetza kendu, eta bere ordez noble txekoek Frederiko V.a Palatinatuko hauteslea errege izendatu bazuten ere, Fernando II.ak bere etsaia zapaldu zuen Mendi Zurian (Bilŕ Hora txekoz, 1620). 1626an, Alemanian alderdi protestantearen zuzendaritza hartu zuen Kristian IV.a ere garaitu zuen eta Lübeck-eko bakea sinarazi zion 1629an. Ondoren eragin zituen zapalkuntza gehiegizkoek berriro gerra ekarri zuten, eta Gustavo II.a Adolfok, Frantziak bultzaturik, auzian esku hartu eta garaipena lortu zuen Breitenfeld, Lech, eta Lützen-en. Gustavo II.a hiltzean, enperadorea nagusitu zen berriro (Nördlingen). Oso buruzagi militar onak izan zituen (Tilly, Wallenstein, Bavariako Maximiliano).