Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernando IIa Medici

Toskanako V. Duke Handia, Kosme II.aren semea eta ondorengoa (1610 - 1670). Hogeita Hamar Urteko Gerran neutraltasuna zaintzearren, Italiako Estatuen Liga bat eratzen saiatu zen, baina alferrik. Jakintzen eta arteen bultzatzailea izan zen, eta Galileo babestu zuen.