Fernando Ia Medici
Toskanako III. Duke Handia (1549 - 1609), Frantzisko I.a bere anaiaren ondorengoa. Duke izateko uko egin zion 14 urte zituela jaso zuen kardinal karguari. Frantziarekin elkartu eta politika independente bati ekin zion, eta jakintzak eta arteak bultzatu zituen. Bera hiltzean, areagotu egin zen Medicitarren gainbehera.