Fernando Ia
edo Ferrante. Napoliko erregea 1458-1494 bitarteko urteetan (Valentzia, 1423 - 1494). Aragoiko Alfontso V.aren sasiko semea zen eta Napoliko erregetza hartu zuen. Anjouko René menderatu zuen eta turkiarrak Otrantotik bota zituen (1481). Gorte arrandiatsu bat bildu zuen; merkataritza eta industria bultzatu zituen, eta inprenta sartu zuen Napolin (1474).