Filipe Neri, santua
Italiar apaiza, Oratorioko Kongregazioaren sortzailea (Florentzia, 1515 - Erroma, 1595). Erromesen, gaixoen eta behartsuen zerbitzura jarri zen. Erroman kristau jendea elkarrekin biltzen zuen otoitz egiteko; era horretan Oratorioari hasiera eman zion. Erromako hiriaren zaindaria da.